253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Udalbatzako kideen ordainsariak

Udalak, 2019ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen

ERABAKIA:

Ikusirik Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren ebazpena, zeinaren bidez jaso baita Nafarroako Gobernuaren 17.327,79 euroko ekarpena, ordaintzea Udalbatzako kideei beren karguan aritzeagatik, aho batez honako hau onetsirik:

1.–Alkateari ordaintzea 6.600 euroko kalte-ordaina edo gehieneko ordaina ezartzea urtean karguaren betebeharrak betetzeko, hau da, Udaletxera joateagatik eta osoko bilkuretan, organo kolegiatuen batzordeetan eta bileretan parte hartzeagatik. Zenbateko horri PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio.

2.–Zinegotziei urtean 1.638,41 euroko kalte-ordaina edo ordaina ordaintzea, karguaren betebeharrak betetzeko, hau da osoko bilkuretan eta organo kolegiatuen batzordeetan parte hartzeagatik. Zenbateko horri PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio.

3.–Halaber, beren karguan aritzean dieta eta joan-etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie udalkideei, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoren.

4.–Argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75.5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bertizaranan, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1915372