253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

2020ko aurrekontua eta plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Artikako Kontzejuko Batzarrak, 2019ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2020ko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Artikan, 2019ko abenduaren 19an.–Kontzejuko burua, Cristina Recalde Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L1916339