253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

334/2019 FORU DEKRETUA, abenduaren 11koa, Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari buruzko martxoaren 6ko 2/2006 Foru Legearen 3. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez izendatuko dira Kontseiluko kideak.

Horretarako, aldez aurretik, hala Nafarroako Gobernuak nola kontseilu horretan ordezkaritza duten gainerako entitateek beren ordezkariak izendatu behar dituzte, foru lege horren 2. artikuluan adierazitakoarekin bat.

Izapide hori beteta, bidezkoa da izendapenak egitea.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko abenduaren hamaikan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kide, lehenengo, bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren taldeak ordezkatzeko:

a) Nafarroako Foru Komunitateari dagokion lehenengo taldea ordezkatuz, Nafarroako Gobernuak 2019ko abenduaren 11ko Erabakiaren bidez beharrezko izendapena egin ondoren:

–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria.

–Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusia.

–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea.

–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia.

–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia.

–Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusia.

b) Lehenengo taldearen barrenean dagoen Toki Administrazioa ordezkatuz:

Titularra: Juan Carlos Castillo Ezpeleta jauna.

Ordezkoa: Mario Fabo Calero jauna.

c) Bigarren taldea ordezkatuz (sindikatuak):

Titularrak:

–Jesús Santos Pérez jauna, María Soledad Vicente Yoldi andrea eta Augusto Paredes Antón jauna (Unión General de Trabajadores).

–José Jesús Rodríguez Gil jauna eta Javier Barinaga Adrián jauna (Comisiones Obreras).

–Iñaki Zabaleta Aramendía jauna (Eusko Langileen Alkartasuna).

–Imanol Karrera Turrillo jauna (Langile Abertzaleen Batzordeak).

Ordezkoak:

–Amaia Villanueva Fernández andrea eta Borja Paredes Alonso jauna (Unión General de Trabajadores).

–Pilar Arriaga García andrea eta Alfredo Sanz Zufía jauna (Comisiones Obreras).

–Imanol Pascual Ariz jauna (Eusko Langileen Alkartasuna).

–Igor Arroyo Leache jauna (Langile Abertzaleen Batzordeak).

d) Hirugarren taldea ordezkatuz (enpresaburuen elkarteak):

Titularrak:

–José Antonio Sarría Terrón jauna.

–Roberto Elizalde Montoya jauna.

–Carlos Fernández Valdivielso jauna.

–José Antonio Olangua Ramos jauna.

–José León Taberna Ruiz jauna.

–Francisco López de Alda Arrese jauna.

–Javier Troyas Bermejo jauna, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa ordezkatuz.

Ordezkoak:

–Javier Asirón Irurzun jauna.

–Berta Anaut Benito andrea.

–Miguel Cabodevilla Eraso jauna.

–José Ignacio Calleja Lafuente jauna.

–Juan Antonio Las Navas Lacalle jauna.

–Miguel Suárez Martínez jauna.

–María José Ballarín Domeque andrea.

e) Laugarren taldea ordezkatuz (ekonomia soziala, kontsumitzaile eta erabiltzaileak, nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorea, ekologistak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa):

Titularrak:

–José M.ª Martínez Díaz jauna (Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Batasuna).

–Ignacio Ugalde Barbería jauna (Nafarroako Ekonomia Sozialeko Enpresen Elkartea).

–Manuel Arizcun Biurrun jauna (“Irache” Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartea).

–Félix Bariain Zaratiegui jauna (Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna).

–Joseba Echarte Azkarate jauna (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna).

–Antonio Munilla García jauna (Gurelur elkarte ekologista).

–Pedro Pascual Arzoz jauna (Nafarroako Unibertsitate Publikoa).

Ordezkoak:

–Pedro Jesús Jimeno Vidaurre jauna (Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Batasuna).

–Antonio Martínez de Bujanda Esténoz jauna (Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkartea).

–Ricardo Rodríguez Areta jauna (“Irache” Kontsumitzaileen Elkartea).

–Fermin Irigarai Gil jauna (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna).

–José Luis Goñi Sein jauna (Nafarroako Unibertsitate Publikoa).

f) Bosgarren taldea ordezkatuz (REAS-Nafarroak izendatuak):

–Carlos Rey Bacaicoa jauna.

–Edurne Arzelus Lecumberri andrea.

2. Indarrik gabe uztea 256/2015 Foru Dekretua, azaroaren 11koa, Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

3. Foru dekretu hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2019ko abenduaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F1915888