253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2020rako Udal tasak eta prezio publikoak

2019ko abenduaren 19an Udalak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen akordioa onartu zuen aho batez:

1.–2020an Udal Tasa eta Prezio Publikoak 2019ko berak aplikatzea, hau da:

1.1. Ura.

Urteko tasa; etxeko tarifa: 80 euro.

Urteko tasa, bordako tarifa: 50 euro.

Urteko tasa; tarifa industriala, merkataritzakoa: 100 euro.

1.2. Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak: 2017ko tasa berak aplikatuko dira, hau da:

–Fotokopiak DIN A4: 0.10 euro.

–Fotokopiak DIN A3: 0.20 euro.

–Zedula partzelarioak: 1.20 euro.

–Fax bidaltzea: 1go orria 1.00 euro, 2garrenetik aurrera 0.50euro orri bakoitzeko.

–Ziurtagiri bakoitza: 1.50 euro.

–Konpultsa bakoitza: 0.10 euro.

–Errezibo bikoizketa bakoitza: 1.00 euro.

–Ezgaitasuna dutenen aparkatzeko txartela ematea eta berritzea: txartelaren kostuaren arabera.

–Txosten teknikoak edozein motatako hirigintza expediente izapidetzeagatik, dagokion minutaren arabera.

–Arma txartela: 3.00 euro.

1.3. Hilerrian erabilera eta zerbitzu egitea: 2017ko tarifa berak aplikatuko dira, hau da:

Lurrean ehorztea:

–Aranon erroldatuak eta jaioak: 30 euro.

–Besteak: 300 euro.

Errautsak:

–Aranon erroldatuak eta jaioak: 15 euro.

–Besteak: 150 euro.

1.4. Saneamentu kanona: Nilsak 2019ko jartzen duen tarifa aplikatuko da.

2.–Erabaki honek 2019. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

3.–Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Aranon, 2019ko Abenduaren 19an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L1916416