253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2020 urteko udal zergen karga tasak

Aranoko Udalak, 2019ko abenduaren 19an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1.–2020 urteko udal zergen karga tasak 2019 urteko berak mantentzea, ondoren zehazten den moduan onartzea, hau da:

1.1. Lurraldeko kontribuzioari %0,21ko karga-tasa ezartzea. (Hiri-lurra eta Landa-lurra).

1.2. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko udal zaergaren karga-tasa: exekuzio materialaren %4,5 a izango da.

1.3. Hirulurraren balio igoeraren gaineko zergan, 2/95 Foru Legearen agintzen dituen koefizienteak aplikatzea, eta %20aren tipoa.

1.4. Jarduera Ekonomikoen Zerga: Foru Legeak onesten duenari 1,4 aplikatzea.

1.5. Zirkulazio Zerga, Foru Legeak onesten duena izango da.

2.–Erabaki honek 2020 urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

3.–Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Aranon, 2019ko abenduaren 19an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L1916415