253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 34. lurzatian.
Hasierako onespena

Antzingo Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Antzingo 2. poligonoko 34. lurzatiaren xehetasun-azterketa, M.ª Carmen Arbizu Lópezek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, hala badagokio.

Antzinen, 2019ko ekainaren 16an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L1916048