253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Aldaketa Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen
dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Antzingo Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantzan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antzinen, 2019ko abenduaren 16an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L1916046