253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

2020rako zerga-tasak

Antzingo Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen xedapenekin bat:

Lehena.–%0,14ko karga-tasa finkatzea, Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko:

  • %2,80ko karga-tasa finkatzea, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako.
  • 1,23ko indizea finkatzea, Ekonomia-jardueren gaineko zergarako.
  • %10,58ko zega-tasa finkatzea, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako.

Bigarrena.–Zergaren sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharko diren koefiziente hauek onestea, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, eta Foru Legean xedatutako gehieneko kopuruei jarraikiz:

–Sortzealdia:

  • 0,63: 20 urte edo hortik gora.
  • 0,58: 19 urte.
  • 0,51: 18 urte.
  • 0,36: 17 urte.
  • 0,21: 16 urte.
  • 0,06: 15 urte.
  • 0,06: 14 urte.
  • 0,06: 13 urte.
  • 0,06: 12 urte.
  • 0,06: 11 urte.
  • 0,06: 10 urte.
  • 0,06: 9 urte.
  • 0,06: 8 urte.
  • 0,06: 7 urte.
  • 0,06: 6 urte.
  • 0,06: 5 urte.
  • 0,06: 4 urte.
  • 0,11: 3 urte.
  • 0,13: 2 urte.
  • 0,13: 1 urte.
  • 0,06: urtebetetik behera.

Aipatu koefizienteak indarra izanen dute iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Hirugarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, ediktuak paratuta, Udaleko iragarki-taulan, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, bide administratiboan behin betikoa baita, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Antzinen, 2019ko abenduaren 13an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L1916045