253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

164/2019 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Antsoaingo “Cinco Sentidos” Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuaren baimena azkentzen duena, jarduerari uzteagatik.

Ikusirik Antsoaingo “Cinco Sentidos” Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuari baimena azkentzeari buruzko espedientea ofizioz ireki zaiola, jarduerari uzteagatik.

Ikusirik ikastetxearen ikuskatzaileak emandako aldeko txostena, zeinean adierazten baita ikastetxea itxita dagoela eta ez dagoela hezkuntza jardueraren inolako zantzurik, eta, gainera, haren titularrarekin harremanetan hartzea ezinezkoa izan dela.

Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren 30. artikuluan ezarritakoaren arabera (foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ziren).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Ikastetxe pribatu horren baimenaren azkentzea deklaratzea, jarduerari uzteagatik, eta Nafarroako Gobernuko Ikastetxe Ez-unibertsitarioen Erregistroan baja ematea. Hona hemen haren erregistroko datuak:

–Ikastetxearen kodea: 31013689.

–Titularra: Guardería Cinco Sentidos SL.

–Izen generikoa: Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatua.

–Berariazko izena: Guardería Cinco Sentidos.

–Helbidea: Larrazko kalea, 93. zenbakia, behea, enpresa parkea.

–Herria: Antsoain.

–Udalerria: Antsoain.

–Baimendutako ikasketak: Haur Hezkuntzako lehen zikloa, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren eranskinean Nafarroarentzat ezarritako hezkuntza edukien arabera. Ikastetxeak 0-3 adin tartearentzat eskaintzen zituen ikasketa horiek.

–Osaera juridikoa: unitate 1, urte 1etik beherako 8 ikaslerentzat, gehienez; 2 unitate, bakoitza 1etik 2 urtera bitarteko 12 ikaslerentzat, gehienez; eta unitate 1, 2tik 3 urtera bitarteko 12 ikaslerentzat, gehienez. Hortaz, ikastetxean 44 ikaspostu zeuden guztira.

2. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, 0-3 urteko Zikloaren eta Landa Eskolen Atalera, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Nafarroako Gobernuko Ikastetxe Ez-unibertsitarioen Erregistrora, eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko abenduaren 2an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F1915625