253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

156/2019 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ireki eta jarduteko baimen berria ematen baitzaio Iruñeko “The British School of Navarra” espainiar eta atzerritar ikasleentzako atzerriko ikastetxe pribatuari, helbidea aldatu duelako.

“The British School of Navarra” ikastetxearen titular den British School of Navarra SL entitatearen legezko ordezkariek helbide aldaketarako eskaera egin dute.

“British Council en España” entitateak ziurtagiria eman du, zeinak adierazten baitu ikastetxearen instalazio berriak Gorraitzen (Ardazko bidea, 5) daudela, Eguesibarren, eta baldintzak betetzen dituztela Ingalaterrako eta Galesko curriculum nazionaleko Pre-Nursery (2-3 urteko adina) mailatik Year 11 (15-16 urteko adina) mailara bitarteko baimen osoa lortzeko.

Ikusirik Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak aldeko txostena eman duela, ikastetxeko instalazioek Espainian dauden atzerriko ikastetxeen araubideari buruzko maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuaren 6. artikuluan ezarritako baldintzak betetzeari dagokionez, bai eta Ikuskapen Teknikoaren Zerbitzuak ere, Espainiako legeek Espainiako Hizkuntza eta Kultura irakasgaia irakasten duten irakasleei eskatzen dizkieten baldintzak betetzeari dagokionez.

Espainian dauden ikastetxe atzerritarren araubideari buruzko maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuan ezarritakoa kontuan harturik.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Ireki eta jarduteko baimen berria ematea Iruñeko “The British School of Navarra” espainiar eta atzerritar ikasleentzako atzerriko ikastetxe pribatuari, instalazioak tokiz aldatu dituelako.

2. Aurrerantzean, honako hauek izanen dira ikastetxearen erregistro datuak:

–Ikastetxearen kodea: 31013653.

–Ikastetxearen izen generikoa: Espainiako eta atzerriko ikasleentzako atzerriko ikastetxe pribatua.

–Ikastetxearen berariazko izena: “The British School of Navarra”.

–Titularra: “British School of Navarra SL”.

–Helbidea: Ardazko bidea, 5.

–Herria: Gorraitz.

–Udalerria: Eguesibar.

–Baimendutako ikasketak: Ingalaterrako eta Galesko curriculum nazionaleko Pre-Nursery (2-3 urteko adina) mailatik Year 11 (15-16 urteko adina) mailara bitarteko ikasketak, gaztelaniarekin eta kultura espainiarrarekin osatuak.

–Gehienez ere 480 ikaspostutarako baimena ematen da.

–Baimendutako ikasleak: espainiarrak eta atzerritarrak.

3. Gogoratu beharra dago, egindako ikasketak onartzeko, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako atzerriko titulu eta ikasketen homologazio eta baliozkotzeari buruzko araudian xedatutakoa hartuko dela kontuan, 806/1993 Errege Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoarekin bat.

4. Ohartarazi beharra dago ezen, 806/1993 Errege Dekretuaren 16. artikuluarekin bat, ikastetxeko entitate titularrak behar den baimena eskatu beharko dio departamentu honi, “British Council en España” erakundearen ziurtagiria eta izandako aldaketaren frogagiria aurkeztuta, baldin eta ikastetxearen konfigurazioa aldatu nahi bada eta horrek ebazpen honen 3. atalean ezarritako erregistro datuak aldatzea ekartzen badu, edo instalazioak aldatu nahi badira.

5. Ohartarazi behar da, halaber, ikastetxeak Nafarroako Gobernuko Ikastetxeen Erregistroan duen inskripzioa deuseztatu, baliogabetu edo aldatzen ahalko dela, bidezkoa denaren arabera, titular interesdunari entzun ondoren, baldin eta inskripzioaren oinarri izandako funtsezko baldintzak aldatzen badira edo maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuan eta gainerako arau aplikagarrietan xedatutakoa urratzen bada, errege dekretu horren 17. artikuluak ezarritako moduan.

6. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Nafarroako Gobernuaren unibertsitatez kanpoko ikastetxeen erregistrora, eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 27an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F1915626