253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1453/2019 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Lizarrako Osasun Barrutiko Laborategiko eta Analisi Klinikoaren Atal Asistentzialeko buru den Eva Ongay Burgui andrearen izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 14ko 1526/2018 Ebazpenaren bidez, Eva Ongay Burgui andrea Lizarrako Osasun Barrutiko Laborategiko eta Analisi Klinikoaren Atal Asistentzialeko buru izendatu zuten bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Izendapena urtebeterako zen, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaren jabetzatik hasita.

Eva Ongay Burgui andrea 2019ko urtarrilaren 1ean jabetu zen postu horretaz.

Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzaileak eskatu du Lizarrako Osasun Barrutiko Laborategiko eta Analisi Klinikoaren Atal Asistentzialeko buru den Eva Ongay Burgui andrearen bitarte baterako izendapena luzatzeko, zerbitzuaren beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan atal eta zerbitzu asistentzialetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Eva Ongay Burgui andrearen bitarte baterako izendapena luzatzea, Lizarrako Osasun Barrutiko Laborategiko eta Analisi Klinikoaren Atal Asistentzialeko buru izaten jarrai dezan.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Eva Ongay Burgui andrearen bitarte baterako izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebete luzatzea, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Laborategiko eta Analisi Klinikoaren Atal Asistentzialeko buru izaten jarrai dezan.

2. Ebazpen hau Eva Ongay Burgui andreari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 11n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1915955