253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1452/2019 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Onkologia Erradioterapikoaren Zerbitzuko Brakiterapiako Atal Asistentzialeko buru den Ana Elena Villafranca Iturre andrearen izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 30eko 1405/2018 Ebazpenaren bidez, Ana Elena Villafranca Iturre andrea Nafarroako Ospitaleguneko Onkologia Erradioterapikoaren Zerbitzuko Brakiterapiako Atal Asistentzialeko buru izendatu zuten bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Izendapena urtebeterako zen, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaren jabetzatik hasita.

Ana Elena Villafranca Iturre andrea 2018ko abenduaren 12an jabetu zen postu horretaz.

Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialak eskatu du Nafarroako Ospitaleguneko Onkologia Erradioterapikoaren Zerbitzuko Brakiterapiako Atal Asistentzialeko buru den Ana Elena Villafranca Iturre andrearen bitarte baterako izendapena luzatzeko, zerbitzuaren beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan atal eta zerbitzu asistentzialetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Ana Elena Villafranca Iturre andrearen bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Onkologia Erradioterapikoaren Zerbitzuko Brakiterapiako Atal Asistentzialeko buru izaten jarrai dezan.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Ana Elena Villafranca Iturre andrearen bitarte baterako izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebete luzatzea, 2019ko abenduaren 12tik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Onkologia Erradioterapikoaren Zerbitzuko Brakiterapiako Atal Asistentzialeko buru izaten jarrai dezan.

2. Ebazpen hau Ana Elena Villafranca Iturre andreari jakinaraztea, eta Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 11n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1915954