253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

451E/2019 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Barne Medikuntzako Zerbitzu Asistentzialeko buru den María Luisa Abinzano Guillen andrearen izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

Osasuneko kontseilariaren abenduaren 20ko 1047E/2018 Foru Aginduaren bidez, M.ª Luisa Abinzano Guillen andrea Lizarrako Osasun Barrutiko Barne Medikuntzako Zerbitzu Asistentzialeko buru izendatu zuten bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren bidez. Izendapena urtebeterako zen, baina hiru urtez ere luzatzeko aukerarekin, karguaren jabetzatik hasita.

María Luisa Abinzano Guillen andrea 2019ko urtarrilaren 1ean jabetu zen postu horretaz.

Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzaileak eskatu du Lizarrako Osasun Barrutiko Barne Medikuntzako Zerbitzu Asistentzialeko buru den María Luisa Abinzano Guillen andrearen bitarte baterako izendapena luzatzeko, zerbitzuaren beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan atal eta zerbitzu asistentzialetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da María Luisa Abinzano Guillen andrearen bitarte baterako izendapena luzatzea, Lizarrako Osasun Barrutiko Barne Medikuntzako Zerbitzu Asistentzialeko buru izaten jarrai dezan.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta,

AGINTZEN DUT:

1.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den María Luisa Abinzano Guillen andrearen bitarte baterako izendapena, merezimendu-lehiaketaren bidezkoa, urtebete luzatzea, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Barne Medikuntzako Zerbitzu Asistentzialeko buru izaten jarrai dezan.

2.–Foru agindu hau María Luisa Abinzano Guillen andreari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, Kudeatzailetzara eta Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzara eta Profesionalen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

3.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko abenduaren 12an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F1916023