253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, azaroaren 13ko 317/2019 Foru Dekretuarena. Horren bidez Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen Europako atalaseak eguneratu ziren.

Akats bat atzeman da Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen Europako atalaseak eguneratu zituen azaroaren 13ko 317/2019 Foru Dekretuaren testuan, zeina 2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman baitzen argitara, azaroaren 27koan. Horrenbestez, bidezkoa da dagokion zuzenketa egitea:

Artikulu bakarra, 2. apartatua:

Honako hau dioen tokian:

2. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 83. artikuluko 1.b) apartatuan ageri den 5.548.000 euroko zenbatekoaren ordez 5.350.000 eurokoa ezartzea.

Honako hau behar du:

2. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 89. artikuluko 1.b) apartatuan ageri den 5.548.000 euroko zenbatekoaren ordez 5.350.000 eurokoa ezartzea.

Iruñean, 2019ko abenduaren 5ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F1915624