251. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

254E/2019 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen txosten estrategikoa ematen duena Arakilgo Arau Subsidiarioak 1. poligonoko 253. lurzatian aldatzeari buruz.

Aldaketa txikia da hau, zeina definiturik baitago Ingurumen Ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 5. artikuluan; hortaz, aplikazio eremuan ezartzen denaren arabera (6.2.b artikulua), ingurumen ebaluazio sinplifikatuaren prozedura bete behar du.

Aldaketa 2019ko irailaren 23an hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko epe bat ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2019ko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 25ekoan.

Aldaketaren xedea da 1. poligonoko 252. lurzatia hiri-lurzoru gisa sailkatzea, bertan familia bakarreko etxebizitza bat eraikitzeko. Lurzatiak Aizkorbeko herrigunearekin muga egiten du hegoaldetik, eta 516,63 m² ditu. Haren kokapena eta orientazioa ikusita, egokia da herriaren hazkunde logikoari begira. Lurzoruaren hirigintza-sailkapenaren aldaketak (emankortasun ertaineko lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzoru finkatua izatera pasako da) ez dio eragiten ingurumen aldetik garrantzia duen inolako elementu edo eremuri.

Aldaketaren ezaugarriak ikusirik eta jarduketaren eremua azterturik, ondorioztatu da aldaketak ez duela ondorio nabarmenik izanen ingurumenean. Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua.

EBAZTEN DUT:

1. Aldeko ingurumen txosten estrategikoa ematea Arakilgo Arau Subsidiarioak 1. poligonoko 253. lurzatian aldatzeari buruz. Sustatzaileak Patricia Latiegui Romero eta Carlos Arellano Gurbindo izan dira.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Hirigintza Atalari eta Arakilgo Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 4an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F1915687