251. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

253E/2019 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, aldeko txostena egiten duena zerriak gizentzeko instalazioaren jarduera sailkatuko proiekturako (plazak handitzea, 2500era ere) Zarrakazteluko udal mugartean, Udalak ebazpena eman baino lehen. Instalazioaren titularra Jesús Fraile Oneca da.

Jarduera ageri da Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 4C eranskineko C)3 epigrafean (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori). Hortaz, jarduera sailkatuaren udal lizentzia behar du, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak ingurumen txostena egin eta gero.

Horrez gain, proiektuaren ezaugarriak direla eta, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinaren barnean sartzen da proiektua (1. taldea, 3. apartatua). Beraz, legearen 7. artikuluan ezarritakoarekin bat, ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egin behar zaio.

Zarrakazteluko Udalak, 2019ko maiatzaren 16an, organo eskudun gisa aritzen zela, jarduera sailkatuko proiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa aurkeztu zituen Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusian, honako hauek eman zitzan espedientearen azterketa teknikoa egin ondoren: Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 70. artikuluan ezarritako txostena, eta ingurumen inpaktuaren adierazpena, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41. artikuluarekin bat.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak txosten bat egin behar du Udalak ebazpena eman aurretik, zehazteko zer ingurumen baldintza eta zer neurri zuzentzaile ezarri behar diren jarduerarekin hasteko, eta, hala baldin badagokio, aplikagarriak diren hirigintzako determinazioak, baldin eta jarduera hori lurzoru urbanizaezinean garatzen bada eta lurzoru mota horretan baimendu badaiteke. Hala ezarrita dago Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 70. artikuluan.

Espedienteko txostenak ikusirik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Aldeko txostena egitea zerriak gizentzeko instalazioaren jarduera sailkatuko proiekturako (plazak handitzea, 2500era ere) Zarrakazteluko udal mugartean, Udalak ebazpena eman baino lehen. Instalazioaren titularra Jesús Fraile Oneca da.

Bigarrena.–Ingurumen inpaktuaren adierazpena ematea zerriak gizentzeko instalazioaren proiekturako Zarrakazteluko udal mugartean, bideragarria baita ingurumenari dagokionez. Instalazioaren titularra Jesús Fraile Oneca da. Adierazpen honek babesten duen proiektua gauzatzeko lanak lau urteko epean hasi beharko dira, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita; epe hori igarota, ingurumen inpaktuaren adierazpenak automatikoki galduko ditu ondorioak, eta eraginkortasunik gabe geldituko da, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 43. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Hirugarrena.–Jarduera ingurumenaren arloan indarrean den legeriarekin bat egin dadila agintzea, eta espedienteari atxikitako dokumentazio teknikoko baldintzei jarraikiz. Gainera, ebazpen honen I. eranskinean azaltzen diren baldintzak bete beharko dira.

Laugarrena.–Jarduera suteen kontrako segurtasunaren arloan indarrean den legeriarekin bat egin dadin agintzea, eta espedientera gehitutako dokumentazio teknikoan proposatutako baldintzei jarraikiz. Gainera, ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren baldintzak ere bete beharko dira.

Bosgarrena.–Hirigintzako legerian aurreikusitako lurzoru urbanizaezinerako baimena ematea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 64. artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen honen III. eranskineko baldintzak bete behar direla kontuan izanda.

Seigarrena.–Jarduera edonola ere aldatzeko, Udalari jakinarazi beharko dio titularrak aldez aurretik. Arrazoiak emanda, adierazi beharko du aldaketa funtsezkoa edo ez funtsezkoa den, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 77. eta 78. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Zazpigarrena.–Jarduera hasi aurretik, jarduera sailkatua abian jartzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du titularrak Udalean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 32. artikuluan xedatuarekin bat. Adierazpen horrekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira: bi ziurtagiri, instalazioa onetsitako proiektuarekin bat datorrela frogatzeko eta jarduera lizentzian ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen direla egiaztatzeko; behin betiko planoak; eta egin diren neurketa eta egiaztatze praktikoak.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bederatzigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, hirigintzako gaiei buruz. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Hamargarrena.–Ebazpen hau udal eskatzaileari, jardueraren titularrari, Abeltzaintza Zerbitzuari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari igortzea, eta adieraztea Udalak zerbitzu honi jakinarazi beharko diola hartzen duen erabakia, hamabost eguneko epean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honen eranskinak honako helbide honetan eskura daitezke:

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/ANUCLEO/f1915656.pdf

Iruñean, 2019ko abenduaren 4an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F1915656