251. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Idazketa berria “Fernando Remacha” Musikako Udal Kontserbatorioaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduan.
Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2019ko azaroaren 25eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen idazketa berria “Fernando Remacha” Musikako Udal Kontserbatorioaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, onetsitako idazketa berria jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsiko da “Fernando Remacha” Musikako Udal Kontserbatorioaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren idazketa berria, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurreko aldian, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Hiri Bizitzaren Kalitaterako Alorrean (Hezkuntza, 1. solairua).

Tuteran, 2019ko azaroaren 25ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1915166