251. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

2/2019 eta 3/2019 aurrekontu-aldaketak.
Behin betiko onespena

2019ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 8an, Udalak osoko bilkuran 2/2019 eta 3/2019 aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko harturiko erabakia, 2019ko urriaren 22koa. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa horien espedientea behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

2/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu berezia

GASTUAK:

1.2391.22699.–Emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea: 1.100,00.

DIRU-SARRERAK:

1.42090.–Genero indarkeriari buruzko ituna: 697,10.

1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 402,90.

3/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

1.4540.21000.–Jarduketak landa eremuetan: 1.000,00.

1.4121.69200.–Baratzetako urmaelaren konponketa: 1.000,00.

DIRU-SARRERAK:

1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 2.000,00.

Tirapun, 2019ko abenduaren 4an.–Alkatea, Iñaki Lafuente Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1915617