251. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Herritarren partaidetzarako erregelamendua.
Behin betiko onespena

Iruñeko Osoko Bilkurak, 2019ko martxoaren 7an, Iruñeko Udalaren Herritarren Partaidetzarako Erregelamendua hasiera batez onesteko erabakia hartu zuen, eta hura 2019ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 1ekoan.

Behin hasierako onespenaren iragarkia argitara emanda eta legeak ezarritako jendaurreko epea iraganda, Osoko Bilkurak 2019ko azaroaren 14an hartutako erabakiaren bitartez ebazpena eman da, aurkeztutako alegazio bakarra ezetsita, eta aipatu Erregelamenduaren testua onetsi da; horiek horrela, xedatzen da, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 11n.–Enrique Maya Miranda, Alkate Udalburua.

ERANSKINA

Herritarren partaidetzarako erregelamendua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1916001