251. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

2020ko aurrekontu orokor eta bakarra.
Behin betiko onespena

2019ko urriaren 17an egin osoko bilkuran erabaki zen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldirako aurrekontuaren espedientea, eta 2019ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 5ean. Jendaurrean egoteko epea iragan da inork kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi da, 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuaren arabera, eta kapituluz kapitulu laburbildurik ematen da argitara, 6/1990 Foru Legearen 277. artikuluari jarraikiz:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 252.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 25.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 23.127,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 379.008,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak 24.832,00 euro.

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA 703.967,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 147.130,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 345.415,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 211.422,00 euro.

GASTUAK, GUZTIRA: 703.967,00 euro.

Obanosen, 2019ko azaroaren 29an.–Alkatea, Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L1915314