251. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

2020rako karga-tasak

Longidako Udalak, 2019ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, hau erabaki zuen:

1.1. Karga-tasa hauek onestea, 2020ko urtarrilaren 1eko ondorioekin:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,14.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,14.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:

  • Etxebizitzak zaharberritzea: %2,06.
  • Nekazaritzako nahiz abeltzaintzako nabeak egitea edo moldatzea: %2,575.
  • Etxebizitza berriak: %3,09.
  • Bertzelako eraikuntza, instalazio eta obrak egitea: %3,09.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1. indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %14,42ko karga-tasa. Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera.

1.2. Erregelamenduzko tramitea ematea.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua, edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan (lege horren bidez arautu zen Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa), bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Longidan, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L1915415