251. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Leozko Udalak, 2019ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldeko txostena ematea hasiera batez Leozko udal-mugarteko balorazio txostenaren berrikuspen-proiektuari eta Udalaren ordezkari izendatzea Batzorde Mistoan honako hauek: Celia Raquel Recalde Murillo, Alberto Irisarri Ojer eta Francisco Javier Arizcuren Zaratiegui.

Jendaurrean jartzen da balorazio txostenaren proiektua, 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, eta Udalaren egoitza elektronikoan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iratxetan (Leotz), 2019ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L1915628