251. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2019ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“a) Hasiera batez onestea Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza.

b) Jendaurrean jartzea hasiera batez onetsitako ordenantza, hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu eta gero, bizilagunek eta interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

c) Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.”

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatua betetzeko.

Irurtzunen, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1915272