251. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Epea luzatzea, SAT N. 643 Navarra dolaberri-k jarduera baimena lortzeko aurkeztu duen dokumentazioa aztertzeko

María Angeles Azkarra Maritorenak, 2019ko abenduaren 10ean, eskatu du SAT N. 643 Navarra dolaberrik jarduera baimena lortzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertzeko epea luzatzea, proiektuaren tamaina dela-eta. Eskaera ikusirik, hirugarrenei kalterik eragiten ez diela ulerturik eta kontuan izanda Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua, Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki du:

1.–Eskaera baimentzea eta epea 7 egunez luzatzea; ondorioz, epea abenduaren 24an bukatuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan oinarrituz.

2.–Luzapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta erabaki hau interesdunei helaraztea, jakin dezaten eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2019ko abenduaren 19an.–Lehendakaria, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1916335