251. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 522. lurzatiko UE37an. Hasierako onespena

Bakaikuko Udaleko alkate udalburuak, 2019ko azaroaren 18an, honako ebazpen hau eman zuen: “Hasiera batez onestea Jose Javier Barandiaran Azpilikuetak sustaturiko xehetasun-azterketa, Bakaikuko Udal Planeko UE37 unitatearen lerrokadurak aldatzekoa, familia bakarreko etxebizitza bakartu baterako, Bakaikuko 1. poligonoko 522. lurzatian.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen).

Bakaikun, 2019ko azaroaren 18an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L1915141