257. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

89E/2024 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko baliodunak diren igandeak eta jaiegunak ezartzen dituena 2025. urterako, egun horietan baimenduta egonen baita saltokiak irekitzea.

Nafarroan Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 33. artikuluak ezartzen du igandeak eta jaiegunak ez direla egun baliodunak Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko, berariaz baimendutako hamar egun baliodun izan ezik.

Eta, horretarako, merkataritzaren arloko eskumena duen departamentuak, Nafarroako Merkataritza Kontseiluari entzun ondoren, egutegi bat ezarri behar du, hurrengo urtean Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko baliodunak diren igande eta jaiegunak biltzen dituena.

Gaur egun, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak du eskumena Nafarroako barne-merkataritzaren sektorea antolatzeko eta sustatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko departamentu egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretuak 9. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Departamentu horrek aurkeztu du saltokiak irekitzea baimenduta egonen den jaiegun eta igandeen 2025eko egutegiaren proposamena, eta Nafarroako Merkataritza Kontseiluak 2023ko azaroaren 26an egindako bilkuran aztertu du.

Horregatik guztiagatik, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 70/2023 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean ezarritakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. 2025. urtean, igande eta jaiegun hauek egun baliodunak izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko, eta, hortaz, baimenduta egonen da egun horietan saltokiak irekitzea:

–Urtarrilaren 5a.

–Apirilaren 17a.

–Maiatzaren 4a.

–Uztailaren 25a.

–Abuztuaren 15a.

–Urriaren 19a.

–Azaroaren 1a.

–Abenduaren 6a.

–Abenduaren 21a.

–Herriko jaieguna, Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak horretarako ezartzen duenaren arabera.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2024ko abenduaren 4an.–Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Pablo Ezcurra Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2417758