248. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2019ko aurrekontuko 2019/06U aldaketa.
Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia 2019ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 5ean.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburturik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUA:

3261 41000.–Musika Eskola: 9.784,72 euro.

Guztira: 9.784,72 euro.

FINANTZAKETA:

87000.–Diruzaintzako soberakina gastu orokorrendako: 9.784,72 euro.

Guztira: 9.784,72 euro.

Etxarri Aranatzen, 2019ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L1915713