248. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03867 JV/br espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentua.

Helbidea: San Ignazio, 3, 31002 Iruña (Nafarroa).

Ibaiaren izena eta kodea: Zia (1.0100.020) eta Bidasoa (1.0100).

Udal-mugartea eta probintzia: Bera (Nafarroa), Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

jarduketen xedea da zenbait arrakala konpontzea zigilatzeko mortairuarekin; horretarako, ibaiak desbideratu beharko dira aldamioak jartzeko. Jarduketen xedea zenbait zubiren kontserbazio lanak egitea da: Laserbi, Beran, eta Galartza, Baztanen, Elizondo eta Elbete artean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango eta Berako udaletxeetan edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2019ko azaroaren 25ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E1915105