248. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-840

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Xedea: Hiriberri Deierriko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Tejería erreka (Salado ibaia), izenik gabeko jariatze-uren ubidea (Salado ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Deierri (Nafarroa).

Hiriberri Deierriko isurketa bi hobi septikotan arazten da, eta ondoren ureztaketarako ubide batera eta Tejería errekara doa, eta horiek Allozko urtegira; osotara 5.200 m³-ko emaria du urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko azaroaren 27an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1915561