248. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-476

Fiteroko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Fiteroko Udala.

Xedea: Dehesa de Ormiñen industrialdeko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Unitate hidrogeologikoa: Ebroko alubioi-lurrak: Lodosa-Tutera.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Fitero (Nafarroa).

Industrialdeko hondakin uren isurketa handitu da eta urtean 2.240 m³ egiten du egun; araztu ondoren, lurrean iragazten da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko azaroaren 21ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1915560