248. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskala, Etxeko Laguntza Zerbitzua emateko tasa arautzen duena. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2019ko azaroaren 21eko bilkura arruntean, aho batez (11 aldeko boto) erabaki zuen hasiera batez onestea Etxeko Laguntza Zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Buñuelen, 2019ko azaroaren 26an.–Mankomunitateko burua, Víctor Royo Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1915219