248. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA

2019-2020ko ekonomia eta finantza plana jendaurrean jartzea

Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrak, 2019ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, ekonomia eta finantza plana onestea erabaki zuen. Horren xedea da 2019ko eta 2020ko ekitaldietan betetzea Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoan ezarritako gastu-araua eta aurrekontu egonkortasuna, 2018ko ekitaldian ez baitziren bete.

Erabakitako onespena jendaurrean egonen da, eta ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, aditzera emateko ez beste deusetarako. Hori, honako hau betetzeko: Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikulua, eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikulua.

Aditzera emateko ez beste deusetarako, orobat, jendearen eskura dago ekonomia eta finantza planaren kopia bat, Biltzarrak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Donezteben, 2019ko azaroaren 20an.–Biltzarreko burua, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L1915138