248. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI DEIERRI

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Hiriberri Deierriko Kontzejuak, 2019ko azaroaren 21ean, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2020. urteko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hiriberri Deierrin, 2019ko azaroaren 26an.–Alkatea, Begoña Cañada Zorrilla.

Iragarkiaren kodea: L1915143