248. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Obretarako eta irekitzeko lizentziak Eguesibarko udal-mugartean, apustu establezimenduetarako, joko aretoetarako eta bingoetarako. Tramitazioa etetea

Eguesibarko Udalak, 2019ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1.–Azterlanak abiaraztea Eguesibarko Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorreko Erabilerarako Arau Orokorrak aldatzeko, helburu izanik udal-mugarte horretan apustu establezimenduak, joko aretoak eta bingoak jartzeko baldintzak mugatzea eta zehaztea.

2.–Dekretatzea eten egiten direla, Eguesibarko udal-mugartean, gehienez urtebeterako, obretarako eta irekitzeko lizentzien tramitazioa, apustu establezimenduetarako, joko aretoetarako eta bingoetarako. Honek izanen ditu uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70. artikuluan araututako ondorioak; aipatutako legegintzako foru dekretu horren bidez, onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Sarrigurenen, 2019ko abenduaren 12an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L1915995