248. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ

Udalbatzako kideen ordainsariak 2020rako

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75. artikuluan xedatutakoa, eta 2018ko eta 2019ko aurrekontu ekitaldietan toki ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza funtsetik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula ezartzen dituen abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legean xedatutakoa, ondotik ematen den erabakia hartu da, Urrotzeko Udalaren 2019ko abenduaren 10ean egindako bilkuran:

1.–Udalbatzako kideen ordainsari hauek ezartzea, karguan aritzeagatik:

–Alkatetza eta zinegotziak:

Udalak, alkate eta zinegotzi karguan aritzeagatik, toki ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza funtsetik dagokien zenbatekoa ordainduko du, denen artean zati berdinetan banaturik. Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga kontuan izanik.

2.–Udalkide guztiek eskubidea izanen dute kalte-ordainak jasotzeko beren karguan aritzean sortutako egiazko gastuengatik, baldin behar bezala eta agiri bidez justifikaturik eta baimendurik badaude. Bidaietan Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako urtero ordainsari arloan ezartzen diren zenbatekoak aplikatuko dira.

3.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Urrotzen, 2019ko abenduaren 12an.–Alkate udalburua, Josu Zozaya Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L1915929