248. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Udalaren intereseko eremu izendatzea 5. poligonoko zenbait lurzati

Udalak, 2019ko azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran, ondotik ageri den erabakia hartu zuen, Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoaren (EEBB) proposamenari jarraikiz.

ERABAKIA:

Udalaren intereseko eremu izendatzea lurzati eta obra hauek, adierazitako iraupenarekin:

Esparrua:

–5. poligonoa, 224. etxe-saila; 539., 540., 557., 558 eta 559. lurzatiak.

–5. poligonoa, 233. etxe-saila; 606., 607., 608., 609., 610., 612., 615., 617. eta 619. lurzatiak.

Tipologia: Tipologia: erabilera publikoko espazio berriaren aurrean diren eraikinen inguratzailea egokitzeko eta hobetzeko obrak (elementu desegokiak eta arrotzak kentzea, fatxadak eta estalkiko isurkiak birgaitzea, lotura fisikoa eta/edo ikustekoa badute zuzenean eremu espazialarekin).

Iraupena: Urtebete, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Udalaren laguntzak Nasuvinsa/O.R.V.E. Riberaren bitartez izapidetuko dira, Tuterako Alde Zaharrean obrak gauzatzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan ezarritako ohiko prozedurari jarraituz.

Interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Hirigintza, 4. solairua).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2019ko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1915232