248. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, “Tudela Renove” proiektuaren eremuan birgaitzeko obrak egiteko laguntzak arautzen dituen ordenantzan.
Hasierako onespena

Udalak, 2019ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat egitea “Tudela Renove” proiektuaren eremuan birgaitzeko obrak egiteko laguntzak arautzen dituen ordenantzan; zehazki, 9. artikuluan, 2. artikuluan eta I. eranskinean jasotzen den zaurgarritasun egoeren sailkapenaren taulan; 5. artikuluan (2. paragrafoa); 6.2.a) artikuluan; 10.2, 11.2, eta 11.3 artikuluetan; eta xedapen iragankor bat eransten da; erabakian azaldutakoari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Hirigintza, Bulegu Teknikoa eta Osasuna - Laugarren solairua).

Tuteran, 2019ko azaroaren 26an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1915117