248. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Lurraren gaineko kontribuzioaren zerga-tasa

Azkoiengo Udalak, 2019ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa 0,25 izanen da 2020ko urtarrilaren 1etik aitzina.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Azkoiengo udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Azkoienen, 2019ko azaroaren 27an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1915269