248. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udalean eta haren sektore publiko instituzionalean euskararen erabilpena arautzen duen ordenantzaren. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak, arauzko quoruma edukita, honako erabaki hau hartu zuen 2019ko azaroaren 22an:

“Hasiera batez onestea Iruñeko Udalaren eta haren sektore publiko instituzionalaren esparruan euskararen erabilpena eta sustapena arautzen dituen ordenantza, zeina erabaki honen eranskin gisa jasota baitago, behar bezala eginbidetua”.

Hasiera bateko onespen-erabaki hau behin betiko bihurtuko da erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu ezean. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Kultura eta Berdintasuneko Alorreko Administrazioan (Descalzos kalea 72, 2. solairua; telefonoa: 948 - 420960). Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen-bide edo oharrik aurkeztu gabe, Iruñeko Udalean eta haren sektore publiko instituzionalean euskararen erabilpena arautzen duen aipatutako Ordenantza behin betiko onetsi dela joko da.

Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 9an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1915910