248. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

6/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2019ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 6. aldaketa 2019. urteko aurrekontuan: Kreditu-gehigarria.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Arradan (Murillo El Cuende), 2019ko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1915186