248. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

1etik 10era bitarteko aldaketak 2019ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2019ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9. eta 10. aldaketak 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea amaitutakoan.

Lizoainen, 2019ko azaroaren 29an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L1915319