248. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Larragoako Erregistro Zibilean ezkontza zibileko 1/2019 espedientea izapidetu da. Ezkontza hori 2019ko abenduaren 28an egitekoa denez, Udal honetako alkate Tomás Andueza Riezuk, Alkatetzaren abenduaren 12ko 20/2019 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Ezkontza hori egiteko ahalmena Udal honetako zinegotzi Patricia Sanz García de Baquedanori eskuordetzea; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

Bigarrena.–Ezkontza zibil hori egiteko baimena ematea.

Larragoan, 2019ko abenduaren 12an.–Alkatea, Tomás Andueza Riezu.

Iragarkiaren kodea: L1915976