2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
2020 urteko udal zergen karga tasak
Goizuetako Udalak, 2019ko abenduaren 10ean eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:
1. 2020. urteko udal zergen karga tasak ezartzea:
1.1. Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko %0,25 izanen dela.
1.2. Landa-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko %0,25 izanen dela.
1.3. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko udal zergaren karga-tasa: exekuzio materialaren %4,5 izango da.
1.4. Hirilurraren balio igoeraren gaineko zergan, 2/1995 Foru Legean ezarritako koefizienteak eta gutxieneko tipoa aplikatuko dira.
1.5. Jarduera ekonomikoen zerga: Legeak onesten dituenenak izango dira eta gutxieneko tipoa aplikatuko da.
1.6. Zirkulazio zerga: legeak onesten dituenek izango dira.
2. Erabaki honek 2020. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.
3. Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
Goizuetan, 2019ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L1915872