23. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Hautapen prozesua, Adinekoen Zentroko dinamizatzaile lanpostuan, beharren arabera, aldi baterako kontratuen bidez ordezkapenak egingo dituztenen zerrendak eratzeko. Lanpostua C mailakoa da, euskararen C1 jakite-maila eskatzen da eta lanaldi partzialean aritzeko da

Deialdiaren oinarriak interesdun ororen eskura daude Burlatako Udaleko bulegoetan (Larrainetako plaza, z.g.), Udalaren web-orrian (www.burlada.es) eta Burlatako Udalaren iragarki-taulan.

Deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat, eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Burlatan, 2019ko urtarrilaren 30ean.–Alkate udalburua, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1901044