23. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Zerga-tasak, tasak eta prezioak 2019rako

Udalak, 2018ko abenduaren 17ko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki hau hartu zuen erregelamenduzko quorumarekin:

1. Honako zerga-tasa hauek onestea 2019 urterako:

–Hirilurraren gaineko kontribuzioa: katastroko balio berri eta garbien % 0,36a.

–Landalurraren gaineko kontribuzioa: katastroko balio berri eta garbien % 0,505a.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: obraren benetako kostu osoaren % 3a (exekuzio materialaren aurrekontua).

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: oraingo indize eta tasak mantentzen dira.

2. Ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak 2019 urterako:

2.1. Horniduraren eta saneamenduko kuota finkoak, hargune edo lotunearen tasak eta erabiltzaileak eskatuta egindako alferrikako ikuskapenen tasa dauden prezioetan mantentzen dira.

2.2. Horniduraren kuota aldakorra:

–A-1 tarifa. Etxeko erabilerarako hornidura:

  • 60 metro kubiko bitarte: 0,35 euro/m³.
  • 61etik 80 metro kubiko bitarte: 0,45 euro/m³.
  • 81etik 120 metro kubiko bitarte: 0,85 euro/m³.
  • 120 metro kubikotik goiti: 1,30 euro/m³.

–A-2 tarifa. Hornidura kontratatuak, industrian eta merkataritzan erabiltzeko:

  • 650 metro kubiko bitarte: 0,40 euro/m³.
  • 651tik 2.000 metro kubiko bitarte: 1,00 euro/m³.
  • 2.001etik 5.000 metro kubiko bitarte: 1,43 euro/m³.
  • 5.000 metro kubikotik goiti: 1,62 euro/m³.

–A-3 tarifa. Ezkutuko ur jarioen ondoriozko kontsumoa: 0,11 euro/m³.

3. Auzolanetik libratzeko ordaindu behar den diru kantitatea mantentzea 2019 urterako: 50,00 euro ordaindu beharko da auzolan bakoitzeko.

4. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1,05 indizea ezartzea.

5. “Zubietako Errota” izeneko ekomuseora sartzeko kuotak mantentzea 2019 urterako:

–Helduak: 3,00 euro/laguna.

–15 lagun baino gehiagoko taldeak: 1,50 euro/laguna.

–Eskolako umeak, ikasleak eta erretiratuak: 1,50 euro/laguna.

–Umeak, 8 urte bitartekoak eta taldean ez doazenak: dohainik.

6. Erabaki honek 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indarra izanen du aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.

7. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitara ematea, behar diren legezko ondorioak izan ditzan. Haren kontra egungo legeetan ezarritako errekurtsoak aurkeztu ahalko dira, (administrazioarekikoa edota aurretik eta aukeran, gora jotzekoa eta berraztertzekoa).

Zubietan, 2018ko abenduaren 26ean.–Alkate udalburua, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L1815998