23. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Bake epailearen eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko 1995eko uztailaren 13ko Erregelamendua betez, deialdia iragartzen da udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Eskabideak udal bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Alesbesen, 2019ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1900160