23. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Lanegunen eta egun baliogabeen 2019ko lan egutegia

Alkate udalburuaren urtarrilaren 8ko 001/2019 Ebazpenaren bidez, onetsi da Ribaforadako Udaleko bulegoetako langileendako 2019ko lan egutegia, baita egun baliogabeak deklaratu ere. Hona hemen, hitzez hitz, ebazpen horren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–Onestea Ribaforadako Udaleko bulegoetako langileen egutegia 2019rako, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 312/2018 Ebazpenean eta abenduaren 11ko 730/2018 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz. Ondoko hauek ezartzen dira horietan, hurrenez hurren: Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko jaiegunen egutegi ofiziala, eta herrietako jaiegunak 2019rako. Igandeez gain, honako hauek dira 2019rako jaiegunak, aste barrenekoak direnak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 7a: Errege Egunaren ondoko astelehena.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 24a: San Bartolome.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Domu Santu.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Lan egutegia erregularizatzeko ondorioetarako, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honakoak hartuko dira lanik gabeko eguntzat (udal bulegoak itxita egonen dira):

–Otsailaren 1a, San Blas festak direla eta.

–Abuztuaren 26a, 27a, 28a eta 29a, San Bartolome festak direla eta.

–Abenduaren 24a: Gabon eguna.

–Abenduaren 31: Urtezaharra.

Hirugarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2019an epeak zenbatzeari dagokionez,larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehen puntuan aipatutako egunak, jaiegunak izanen baitira.

Laugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-taulan.”

Ribaforadan, 2019ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1900316