23. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Orisoaingo Udalak, 2018ko azaroaren 21eko osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2019ko plantilla organikoa.

2018ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n, eta ondoren jendaurrean egon da 15 egun baliodunean. Ezarritako epean ez du inork alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraituz, behin betiko onetsirik gelditzen da Orisoaingo Udalaren 2019ko plantilla organikoa, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.

Plantilla organikoaren kopia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio, behin betiko onespena jaso eta hilabeteko epean.

Orisoainen, 2019ko urtarrilaren 4an.–Alkate udalburua, Alexandre Duró Cazorla.

1. ERANSKINA

Orisoaingo Udalaren 2019ko plantilla organikoa

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunarekin partekatutako Udalaren lanpostuak

Funtzionarioak:

–Idazkaria (hutsik).

Lan-kontratudunak:

–Administrari-ofiziala (hutsik).

–Administrari laguntzailea (hutsik).

–Administrari laguntzailea (hutsik).

–Administrari laguntzailea, %20ko lanaldikoa (hutsik).

Iragarkiaren kodea: L1900219