23. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

2019ko plantilla organikoa

Iturengo Udalak, 2018ko abenduaren 17an egindako bilkuran, 2019 urteko plantilla organikoa onetsi zuen, aurrekontua hasiera batean onestearekin batean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betikoz onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. eta 271. artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat.

Iturenen, 2018ko abenduaren 26an.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1815995