23. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2018-03U aurrekontu aldaketa bertan behera uztea

Etxarri Aranazko udalak, 2018ko abenduaren 19an egindako Osoko Bilkuran, aho batez erabaki du:

1.–2018-03U Aurrekontu aldaketa bertan behera uztea: Eraldatze zentrua. (250.000,00 euro).

2.–Diruzaintzako soberakina liberatu (250.000,00 euro).

3.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialara bidali bertan argitaratzeko.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Etxarri Aranatzen, 2019ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1901218